Ongi etorriak zuen etxera, Iraizotzera, Nafarroako zonalde menditsuan dagoen Ultzama bailarako herri ederrera. Gure inguru naturala, historia, kultura eta gastronomia gustoko izanen dituzu.

Bailara honek, oihan eta belai berdeetatik ibilaldiak eskaintzeaz gain, bizikletaz ibiltzeko aukera, golf zelaiak, hipika, artisautza, arkitektura ederra, ohiturak, onddoak eta sukaldaritza ezinhobea eskaintzen dituzten herriko ostatuak aurki ditzazkezu.

Juanzorena, arkitektura zahar bezain ederreko etxe eroso eta espaziotsua da, 6-8 lagunendako edukiera du, umeendako jolas leku pribatua dauka eta momentu goxoak girotzeko, lurreko su eder bat.

Gure webgunea ezagutzera gonbidatzen zaituztet, eta gustoko baduzue, deitu lasai, zure egonaldirako aukera hoberenak bilatuko ditugu.

adaptado minusvalidos wifi columpios chimenea mesa ping_pong jardin

 

fotohome

Reservas